XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Are gehiago, gertatu izan da (M. Wolf, 1994:97) telebistarekiko dependentzia nabarmena duten pertsonen artean batez ere, bere egin dituztela telebistak estereotipatu dituen zenbait irudi eta portaera (telebista answers deitua izan den fenomenoa) nahiz eta errealitatea desberdina izan.
Honen erakusgarri sendoa da gizarte post-modernoetan barra-barra zabaldu den pasibotasunaren gaitza. Populazioaren gehiengoa ez da gauza pentsakera propioa eta independientea burutzeko. Sistema politikoak eta ekonomikoak herritar otzan eta geldoak nahiago ditu euren legitimazio maila ere errezago gauzatzen baita era horretan.
Hala ere, dena ezin da galdutzat eman. Noam Chomskyk behin baino gehiagotan goraipatu du gizarte desideologizatuetan herri ekimenek
Euskal Herria gizarte mugimendu ugariren jatorria izan da, batik bat azken hiru hamarkadotan. Askotxo izan dira, garai ilun eta zailetan faktore gehienak bere kontra izan arren, euskal gizartean presentzia nabarmena lortu duten herri ekimenak. 1960ko hamarkadan, adibidez, mamitzen hasi zen ikastolen mugimendua.
Azken urteotan gizarte mugimenduen esparrua kolore eta eremu guztietara zabaldu da: euskararen alde, talde ekologistak, bakezaleak, antimilitaristak, internazionalistak, amnistiaren aldekoa, feministak, etab. Kolektibo horiek guztiek ez dituzte baliabide haundiegirik izango.
Ez dira
Talde hauek ere isolamenduaren aurkako antidoto ezin eraginkorrak izan daitezke.